Category: Berriak

Alboka edo abesbatzen munduaren buruzko berriak

Nayade abesbatzarekin kontzertua Irunen

Cartel del concierto con Nayade en Irun

Alboka Abesbatzak Irungo San Pedro eta San Marcial jaien aurretiko egitarauan parte hartuko du. Nayade Abesbatzak gonbidatuta, hilaren 18an, 19:30ean emanaldia eskainiko dute bi abesbatzek Santiagoko Euskal Jai pilotalekuan. Eguraldi txarra eginez gero, Kontserbatorioko aretoan izango da.

Montse Latorreren zuzendaritzapean, honako doinuak eskainiko ditu abesbatzak:

    • Izar ederra – JOSU ELBERDIN

    • Itsasoa laino dago – LESBORDES

    • Durme durme – Sefardi doinua. Mold. AUDREYSNYDER

    • City of stars (La La Land) – JUSTIN HURWITZ. Mold. ROGER EMERSON

    • Lau teilatu – ITOIZ. Mold. Javier González Sarmiento

    • Maximina – Kolonbiako doinua. Mold. JULIÁN GÓMEZ GIRALDO

    • Martxa baten lehen notak – MIKEL LABOA. Mold. Jose Manuel Urréjola del Rosario

Abesbatzak Javier Gonzalez Sarmiento piano jole eta konposatzailearen laguntza izango du hainbat kantetan. Hala nola, Gonzalez Sarmientok berak moldatutako Itoiz taldearen Lau Teilatu abesti ezaguna. Eta abeslariak ere izango dira protagonista solista edo perkusio jole modura.

Emanaldia pandemiak etendako elkartrukearen bigarren saioa da. Nayade abesbatza 2019ko abenduan Alboka Abesbatza lagundu zuen Gaboneko Kontzertuan.

Harrera ederra Sorian

Alboka Abesbatzak Soriako abesbatzak antolatu duen X. Ahots Jaialdiako bigarren jardunaldian parte hartuko zuen maiatzaren 14an, Auzitegi Jauregiko antzokian. Pandemia ostean, Lasarte-Oriatik kanpo eskaintzen zuen lehen kontzertua zen eta abesbatzako kideek gogoz egin zuten bidaia. Musika eta adiskidetasuna izan ziren nagusi.

Emanaldia San Esteban de Gormaizeko abesbatzarekin partekatu zuen Lasarte-Oriako abesbatzak eta Alboka lehena izan zen antzokiko taula gainera igotzen.

Egitarau anitza eskaini zuen, hala nola, abesti herrikoiak, erlijiosoak edo filmeen soinu bandetako doinuak. Oscar Gallardo piano joleak eta Carolina Muñoz zein Unai de Andres abesbatzakieek perkusioan lagunduta eskaini zituzten hainbat doinu.

San Esteban de Gormaizeko abesbatzaren txanda izan zen jarraian eta atal musikalaren amaiera emateko, saioan parte hartu zuten bi abesbatzek ekimena antolatzen zuen Soriako abesbatzarekin batu ziren bi doinu abesteko: Tourdion eta Signore delle cime.

Azkenik, oroigarri eta lore banaketa izan zen eta gonbidatutako abesbatzek Numantziako zalditxoan oinarritutako eskultura bat jaso zuten.

Jaialdiaren ostean, hiru abesbatzek mokadutxo bat jan eta harremanak sendotu zituzten. Izan ere, herriko abesbatzak eta Soriako abesbatzak egingo duten trukearen lehen emanaldia baita Auzitegi Jauregiko antzokian. Bigarrena Lasarte-Orian izango da eta data oraindik zehazteke dago.

Kontzertuaz aparte, Soriako hiria ezagutzeko aukera ere izan zuen herriko abesbatzak.

Soriara goaz!!!

(Arg.: Luis Rogelio HM)

Bi urteko etenaren ostean, Alboka Abesbatzak Lasarte-Oriatik kanpo abestuko du berriro. Gure lehen bidaia Soriara izango da. Soriako abesbatzak antolatzen duen X. Ahots Jaialdian parte hartuko dugu maiatzaren 14an, 20:30ean. Hitzordua Auzitegi Jauregiko antzokian izango da eta San Esteban de Gormaizeko abesbatza lagun izango dugu. Eskerrik asko Soriako abesbatzari gurekin gogoratzeagatik!