Category: Berriak

Alboka edo abesbatzen munduaren buruzko berriak

Alboka Abesbatzak Erriberriko Abesbatzen III. Topaketan parte hartuko du

Alboka Abesbatzak Coral Olitense abesbatzarekin egingo duen elkartrukeko lehen kontzertua eskainiko du Erriberrin.

Lasarte-Oriako abesbatzak Erriberriko taldeak antolatzen duen Abesbatzen Musika Hamabostaldiko bigarren jardunaldian parte hartuko du hilaren 19an, 20:00etan Santa Maria elizan.

Albokak Iruñeko Ganbara abesbatzarekin eta Coral Olitenserekin partekatuko du saioa.

Lasarte-Oriako abesbatzak honako egitaraua eskainiko du:

  • Kyrie PIOTR JANCZAK

  • Hanaq pachap Cussicuini ANONIMOA – Lima (Perú), 1631

  • Jana erthi viti ir ALBANIAKO DOINUAMod. Edoardo Materassi

  • Ecce novum OLA GJEILO

  • City of stars (La La land) JUSTIN HURWITZ, Mod. Roger Emerson

  • Lau teilatu ITOIZ – Mod. Javier González Sarmiento

Erriberriko Abesbatzen III. Topaketako egitaraua

Montse Latorrek zuzendutako taldeak Amaia Dorronsoro piano jolearen laguntza izango du doinu batzuetan. Abesbatzako Mikel Urreizti eta Elena Eguileta kideak ere solista modura arituko dira City of Stars doinuan.

Hiru abesbatzen jardunaren ostean, emanaldiari amaiera emateko guztiek batera David Azurzaren Dantzantik obra estreinakoz abestuko dute.

Comillasen emango diogu amaiera ikasturteari

Cartel concierto de ComillasVista de Comillas

Arg: Brumas Norteñas  / Cosal

Albokak abesbatzak Kantabriako Comillas herrira bidaiatuko da Brumas Norteñas abesbatzarekin egingo duen elkartrukeko lehen emanaldia eskaintzeko.

Kantabriako abesbatzak antolatzen duen XXII Abesbatzen Topaketan parte hartuko dugu. Hitzordua hilaren 9an, 21:00etan izango da San Cristobal parrokian.

Honako egitaraua eskainiko dugu:

  • Hanaqpachap Cussicuini ANÓNIMO – Lima (Perú), 1631

  • Kyrie PIOTR JANCZAK

  • Durme durme DOINU SEFARDIAMold. Audrey Snyder

  • Izar ederrak JOSU ELBERDIN

  • Lau teilatu ITOIZ – Mold. Javier González Sarmiento

  • Martxa baten lehen notak MIKEL LABOA – Mold. Jose Manuel Urréjola del Rosario

  • Maximina DOINU KOLONBIARRAMold. Julián Gómez Giraldo

  • City of stars (La La land) JUSTIN HURWITZ – Mold. Roger Emerson

Doinuetako batzuetan Amaia Dorronsoro piano jolearen laguntza izango dugu. Gainera abesbatzako kideek ere solista modura edo perkusio jole modura parte hartuko dute hainbat abestietan.

Brumas Norteñas abesbatzak ere bere egitarauko lagin bat eskainiko du emanaldian.

Harrera ederra izan zuen Alboka Abesbatzak, Irunen

Concierto de Alboka Abesbatza en Irun

Nayade Abesbatzak San Pedro eta San Marcial jaien aurretik eskaintzen duen emanaldian gonbidatu izan zen Lasarte-Oriako abesbatza.

Santiagoko Euskal Jai pilotalekuan bildu ziren entzuleek egitarau anitzaz gozatu zuten.

Nayade abesbatzaren eskutik, ahots zurien doinuen txanda izan zen lehenik. Euskal zein nazioarteko konposatzaileen kantak eskaini zituzten David Azurzaren Oihu hau, Eva Ugalderen Tximeletak, Ola Gjeiloren Tundra edo Morten Lauridsenen Sure on this shining night.

Alboka Abesbatzak jarraian estilo ezberdinetako kantak eskaini zituen: euskal doinuak, sehaska kanta sefardia edo Kolonbiako porroa. Montse Latorreren zuzendaritzapean eta Javier Gonzalez Sarmiento piano jolearen laguntzaz, dantzan edo kantuan jarri zituen entzuleak.

Amaieran bi abesbatzek oholtzan batu eta Lesbordesen Kantuz zein Txoriak txori doinu ezaguak abestu zituzten.

Eta elkartrukeari modu ezin hobetan amaiera emateko afaria ere izan zuten bi abesbatzek.

Jaietako emanaldia

Eta larunbat honetan, berriz, San Pedro jaietako kontzertua eskainiko du herriko abesbatzak 19:30ean, Ama Brigitarren komentuan. Gaur egungo zein aitzinako doinuak entzun ahalko dituzte komentuko kaperan bilduko diren herritarrek. Hala nola, La La Land filmeko City of Stars abestia edo Itoiz taldearen Lau Teilatu doinu ezaguna.

Abesbatzak Miren Gabirondo piano jolearen laguntza izango du eta solistak eta perkusioa ere izango dira.

Ez da hau azken kontzertua izango ordea, kontzertu hori baino lehen ekainaren 23an Erketz EDTk eta hainbat herritarrek dantzatzen duten San Joan eguneko Soka dantza girotuko du Zero Sette akordeoi orkestrarekin batera eta uztailan Comillasera (Kantabria) bidaiatuko da herriko abesbatza eta bertan emango dio amaiera ikasturteari.