Alboka Abesbatzak Irungo San Pedro eta San Marcial jaien aurretiko egitarauan parte hartuko du. Nayade Abesbatzak gonbidatuta, hilaren 18an, 19:30ean emanaldia eskainiko dute bi abesbatzek Santiagoko Euskal Jai pilotalekuan. Eguraldi txarra eginez gero, Kontserbatorioko aretoan izango da.
Montse Latorreren zuzendaritzapean, honako doinuak eskainiko ditu abesbatzak:
-
-
Izar ederra – JOSU ELBERDIN
-
Itsasoa laino dago – LESBORDES
-
Durme durme – Sefardi doinua. Mold. AUDREYSNYDER
-
City of stars (La La Land) – JUSTIN HURWITZ. Mold. ROGER EMERSON
-
Lau teilatu – ITOIZ. Mold. Javier González Sarmiento
-
Maximina – Kolonbiako doinua. Mold. JULIÁN GÓMEZ GIRALDO
-
Martxa baten lehen notak – MIKEL LABOA. Mold. Jose Manuel Urréjola del Rosario
-
Abesbatzak Javier Gonzalez Sarmiento piano jole eta konposatzailearen laguntza izango du hainbat kantetan. Hala nola, Gonzalez Sarmientok berak moldatutako Itoiz taldearen Lau Teilatu abesti ezaguna. Eta abeslariak ere izango dira protagonista solista edo perkusio jole modura.
Emanaldia pandemiak etendako elkartrukearen bigarren saioa da. Nayade abesbatza 2019ko abenduan Alboka Abesbatza lagundu zuen Gaboneko Kontzertuan.